ANTXOEN BERTSOA (42) – Putzuzuloko X. Kopla Txapelketa

Iepa bertsoxale!

ANTXOEN BERTSOA irratsaio kitzikagarria bueltan da! Urteko lehen irratsaioa izan da hau. Pena gaurkoan Eider falta zela. KKinZonako estudioan izan ditugun arazoak tarteko aspaldi irratsaiorik egin gabe geunden, baina euri konturik ez dugunez izan egin ahal izan dugu. Bertso gosez zeundetenak asetzera gatoz!

Gaurkoan, abenduak 16an Zarautzko Putzuzulo gaztetxean ospatu zen X. Kopla Txapelketa izan dugu hizpide eta kopla eder askoak entzun ditugu. Gozatu, gazte eta ez hain gazteen koplekin!

Habana Ta Puntoren etena ere amaitu da! Andoni Mujika, bertsolari hernaniarra zain geneukan abendu amaieratik eta gaur bertso bikaina abestu du. Beajondeikela! Eta hurrengoa izango da…

Ia hurrengo astean ere osatzen dugun bertso menua.

ANTXOEN BERTSOA, zure bertso gilda partikularra! Entzun hemen edo http://www.kunkkinzona.eus atarian. Urretxu-Zumarraga eta inguruko herrietan, FMko 98.0n asteazkenero arratsaldeko 20:00tan edota 22:00tan. kar kar kar.

glu glu glu glu…

 

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2017-02-16 - Grady champion - Ry cooder

og. Ots 16 , 2017