Ilazki Gainza: “Loturez kontziente izan eta eragitera bideratu nahi ditugu emakumeak”

Kontrolatzen gaituen bikotekideaz, asko maite ditugun arren denbora kentzen diguten seme-alabez, lantokitik lehen eginda iritsi eta beti zain dauden etxeko lanez, garena onartu ordez izan beharko genukeenarekin bonbardatzen gaituzten iragarkiez… zenbat loturatatik askatu nahi edo behar ote dugu emakumeok? Horretaz kontzientzia hartzea izan daiteke lehen urratsa, eta hori sustatzeko Loturez askatu lelopean poltsak ekoiztu dituzte Kalaka komunikazio parekidekoek eta horren berri ekarri du Ilazki Gainzak gaurko komunikazioaren tartera. Ilazki Gainza, arratsalde on, eta ongi etorri Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Egunerokoak

az. Ots 15 , 2017