Aste honetako ‘Argia’: Aralarko pistak, Kataluniako ‘prozesizismoa’ eta Izaro Andres

Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta legezkotasuna. Igor Agirrek horretaz egin duen erreportajea aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia astekaritik. Horrez gain, Xabier Letonak Kataluniako burujabetza prozesuaz egindako analisia eta Lander Arretxeak Izaro Andres musikariari egindako elkarrizketa ere aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

"Interesgarria da gure tradizio ideologikoa konfederalismoarekin kontrajartzea"

az. Ots 15 , 2017