TERTULIA: harreman monogamoak eraikitzeko presioa egiten al du gizarteak?

Leire Marta lagunarekin, Greziara joan zen oporretan. Sare sozialen bidez zabaldutako argazkiak, txantxak, hitz samurrak… ikusitakoan norbaitek galdetu zuen ea elkarrekin dauden. Ez, ez dira bikote, ezta maitaleak ere. Lagunak dira. Joanesek haren bikotekide ohi Perugatik munduko gizonik ederrena dela esaten du. Kale berberean bizi dira eta oporrak elkarrekin pasatzen dituzte. Herriko jendea txutxu-mutxuka aritzen da ea berriro elkarrekin ote dauden. Carmenek eta Rosak 40 urte inguru dituzte. Lagun minak eta pisukideak dira. Rosak bikotekidea dauka, baina ez du berarekin bizitzera joateko asmorik. Ustekabekoren bat daukanean, triste edo gaixorik dagoenean, Carmenengana jotzeko joera du askotan.

Eta maitasun harremanen adibide gehiago ere jar genitzake, horiek, June Fernandezek Argiarako idatzi duen artikuluan topatu ditugu, zer pentsatua eman digute, eta maiteminduen egun honetako tertuliara ekarri ditugu Mikel Garciarekin hausnartzeko.

Hurrengo podcasta

Adesalambrar 2017ko Otsailaren 14a

ar. Ots 14 , 2017