IRRATIEN TARTEA: Oarsoaldean pasatu diren eta datozen kontuak, Oiartzun irratitik

Torturaren Aurkako Eguna da gaurkoa Euskal Herrian. Horren harira, Esteban Muruetagoiena medikuari omenaldia egingo diote gaur Oiartzunen. Bertako medikua izan zena 1982ko martxoaren 15ean atxilotu zuten eta hamar egun pasatu zituen Guardia Zibilaren eskuetan. Askatu zutenean torturak jasan izanaren zantzu argiak zituen eta hiru egunera hil zen, bihotzekoak emanda. Haren izena daraman plazan omenduko dutela azaldu dio Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek, irratien tartean, Oiartzun irratiko esatari Irati Odriozolari. Eskualdeko beste zenbait albisteren errepasoa ere egin dute bien artean.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': espetxe martxa, artea, Guatemalarekiko elkartasuna eta agenda

al. Ots 13 , 2017