IRRATIEN TARTEA: HELEPeko Batzorde Iraunkorra, LABen emaitzak, urre ustiapena eta agenda

Euskal Elkargoaren Batzorde Exekutiboaren kide izango diren 15 lehendakariordeak aukeratu zituzten, joan den larunbatean, erakundearen Kontseilua osatzen duten hautetsiek Baionan egindako bilkuran eta osatuta geratu zen Batzorde Iraunkorra ere. Horren berri ekarri du Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, LABen hauteskunde sindikaletako emaitzak ere ekarri ditu. Kanbora jota, urrea ustiatzeko dagoen egitasmoari buruzkoak aipatu ditu. Euskal Herri barnekaldean auto elektrikoak kargatzeko borneen sarea ezartzen hasi direla ere azaldu du Bidartek. Amaitzeko, agenda kontuei heldu die.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': Mixel Berhokoirigoin, Mbya-guaraniak eta gorren errealitatea

az. Ots 8 , 2017