BURDINOLA: Klasikoa eta melodikoa izan da heavy metal programa

Nazioarteko nobedadeen artean, Greziako Firewind taldearen “Immortals” diskoa izan da protagonista. Grave Digger, Monument, Kryptos eta Astralion banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Irungo Blast Wave taldearen “Renacer” diskoa nabarmendu dute, Auritz eta Higlights banden musikarekin batera.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: esne ekoizleen kezka, Malerrekako inauteriak eta agenda

ar. Urt 31 , 2017