Suberri Matelo: “Amaiur ez da arkeologia bakarrik, memoria eta artea ere bada”

Amaiur – Azken Gaztelua erakusketa jarri zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak Iruñeko Kondestable Jauregian. Suberri Matelo oiartzuarra Aranzadiko kidea da eta hainbat urtez Amaiurko indusketetan aritu da lanean. Orain, berriz, Kondestableko erakusketa atontzeko taldean eta gida lanetan dabil. Arrakasta izaten ari da erakusketa hori eta aste honetan amaiera ematekoak baziren ere, badirudi beste astebetez ikusteko aukera egongo dela. Kontuak kontu, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak hitz egin du Matelorekin eta hark eskaini dizkio erakusketari buruzko xehetasunak.

Hurrengo podcasta

Iñigo Aranbarri: "Antzerkian dagoen idatzi gabeko genero araua hautsi izana poztekoa da"

og. Urt 26 , 2017