IRRATIEN TARTEA: oroimen ekitaldiak, partaidetza, Altsasuko manifestua eta antzerki agenda

Urtarrilaren 31n urtea beteko da Etxarri Aranatzetik Arbizura zihoala auto batek Arbizuko gazte bat harrapatu eta hil zuela. Gidariak ihes egin zuen. Senide eta lagunek urteurrena gogoratzeko larunbaterako ekitaldia antolatu dute eta horren berri ekarri du Sakanako Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Altsasuko gazte auzipetuek gaur Iruñean eta bihar Altsasun bertan aurkeztuko duten manifestuaren berri ere eman du. Irurtzungo Udalak abian jarritako partaidetza prozesuez eta Sakanako pilotarien festaz ere hitz egin du Beteluk. Amaitzeko, asteburuan Sakanan ikusgai izango diren antzezlanak aurreratu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: nor eta zergatik gogaitzen du emakumeon hilekoak?

og. Urt 26 , 2017