Aste honetako ‘Argia’: euskal sindikalismoaren erronkak, euskal hiztun berriak eta John Berger

Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman berri du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu du Joxe Elorrietak, eta Xabier Letonak egin dio elkarrizketa Argia astekariaren aste honetako alerako. Estitxu Eizagirre zuzendariak gurean aurreratu du elkarrizketa hori. Horrez gain, Jone Goirigolzarrik, Ane Ortegak, Estibaliz Amorrortuk eta Jacqueline Urlak egindako Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak ikerketaz ere hitz egin du Eizagirrek. Amaitzeko, Ignacio Aiestaranek John Berger zendu berriaz egindako soslaiari egin dio aipamena.

Hurrengo podcasta

Lander Garcia: "Diktaduran erantzukizunak izan zituztenek ezin dute omenaldirik izan"

az. Urt 25 , 2017