TERTULIA: Chrysallisen aurkako erasoak eta elizgizonen pederastia zigorgabea

Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak leloarekin abiatu zuen joan den astean kanpaina Chrysallis Euskal Herria elkarteak, haur transexualen errealitatea ezagutarazteko asmoz. Besteak beste afixak jarri dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko autobus markesetan. Ba Facebookek kartel hori zentsuratu izana albiste izan zen zenbait egunetan, nahiz eta atariak berak atzera egin zuen gero. Baina horrez gain, beste zenbait eraso ere jasan ditu kanpainak Bilbon, Gasteizen eta Iruñean behintzat kartelaren gainetik mezu iraingarriak idatzi dituztelako. Eta erasoak eta haurrak aipatuta, nola ahaztu joan den astean hautsak harrotu zituen Juan Kruz Mendizabal apaizaren pederastia delituak. Gai delikatu horiei begira jarri gara gaurko tertulian Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin.

Hurrengo podcasta

Hiri-auzoen egitasmoaren xehetasunak ekarri ditu Imanol Esnaolak

ar. Urt 17 , 2017