IRRATIEN TARTEA: Oarsoaldeko albisteak, Oiartzun irratiari eta Oarso-Bidasoako Hitzari esker

Oiartzungo futbol taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo eguerdian. Gainera, Lehen Mailara bueltatu zenetik, etxetik kanpo lortutako aurreneko garaipena izan zen Bartzelonako Dani Jarque futbol hirian. Historikotzat jotako garaipen horri buruzkoak eta Oarsoaldeko beste hainbat kontu ekarri ditugu gaurko irratien tartera, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebesterekin hitz egin baitu euren eskualdeko albisteen inguruan.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': aurrekontuen eragina bizitzan, 15. urtemuga eta emakume errepresaliatuak

al. Urt 16 , 2017