HITZEN LIOA HIRUTAN – Anderren zerrenda

Urtea indartsu hasi dugu KKinZonan!

Ander Bolibar, musikazale, zinegile, Txapa Irratian Paradisu Zinema irratsaioko esatari eta laguna izan dugu gure estudioan. Hiru liante HITZEN LIOA HIRUTAN berri bat osatzeko. Anderrek aukeratu ditu kantuak (guztiak ezin sartu zerrendan eta hurrengo baterako ere luzatu dugu zita) eta hiruron artean irakurri-aztertu ditugu. Plazer bat izan dek Boli!

Gure ahots eztiez gain (kar kar kar) abestiak entzuteko parada ere baduzue:

1.- Ni Naiz. Petti & Etxeko uzta. Hotzikarak. 2016.

2.- Piztiekin.  MMA. 2016. Bap!! Zuria Beltzez. 2003.

3.- Gloria. León Benavente. 2. 2016.

4.- Goiz Euria. Lisabö. Martxel Mariskal. Egun bat nonahi. 2002.

5.- Begia. Xabier Montoia. Ni ez naiz Xabier Montoia. 2002.

HITZEN LIOA HIRUTAN, letrak irakurtzeko eta kantuak entzuteko irratsaioa!

Bi ostiraletik behin, arratsaldeko 15:00tan KKinZona irrati librean, fm 98.0 eta www.kunkkinzona.eus atarian.

www.arrosasarea.eus webgunean ere entzungai dituzue gure irratsaio guztiak.

 

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: Jon Garmendia 'Txuriya'-ren eta Xabier Solanoren 'Bat eta bat gara gu'

ol. Urt 13 , 2017