Aste honetako ‘Argia’: Silvia Federici, Manahmanaren rol errazlea eta Oaxacako iraultza

Lepo bete zen tabakalerako areto handi bat pasa den abenduan, Silvia Federici pentsalari feministaren hitzaldian. Biharamunean bildu zen berekin Danele Sarriugarte Argia astekarirako elkarrizketa egiteko, eta horren berri eman du Estitxu Eizagirre zuzendariak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, enpresetan berrikuntzak egiteko prozesuak diseinatzen eta gidatzen dituen Manahmanak dinamikako Josi Roig Fabregas eta Amaia Oregi Elizburuk kontatutakoei ere egin die erreferentzia. Amaitzeko, Joanes Etxebarriak Oaxacan sortu eta hedatutako hezkuntza arloko iraultzaz idatzitakoak azaldu ditu.

Hurrengo podcasta

Begotxu Olaizola: "Galesak kezkatuta daude Brexitarekin, zokoratuago geratzeko beldur dira"

az. Urt 11 , 2017