IRRATIEN TARTEA: urte zahar eguneko margoketak eta Bide Ertzeanen etenaldia

Tolosako hainbat dendetan urte zahar egunean pintadak egin zituzten Kontsumo matxistarik ez, ez gara panpinak lelopean, eta ekintzak polemika eragin du, adierazpen askatasunaren eta denden aurkako erasoen arteko nolabaiteko eztabaida. Gai horri erreparatu dio Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean, Tolosaldeko albisteen kronika egiterakoan. Horrez gain, Bide Ertzean musika taldeak etenaldia egiteko hartu duen erabakiari buruzkoak ekarri ditu.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': Miren Odriozolaren elkarrizketa, Arantza Zuluetaren egoera eta 'Itziarren alabak'

al. Urt 9 , 2017