‘Bilgune kontari’: Miren Odriozolaren elkarrizketa, Arantza Zuluetaren egoera eta ‘Itziarren alabak’

El Salvadorko gerrillan hiru urte egin zituen Miren Odriozola azpeitiarrak guda betean. ETA erakundeko kidea izan da, langilea galleta fabrika batean, ekonomia ikaslea, Udalbiltzaren auziko auzipetua… Haren ibilbideaz Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten liburuaz hitz egiteko aukera izan genuen gurean. Odriozolari Berrian egindako elkarrizketa ekarri du Amaia Zufiak Bilgune kontari-z egin dugun errepasora. Horrez gain, Arantza Zulueta abokatua pairatzen ari den espetxeko isolamendu egoera salatzeko asteburuan egindako mobilizazioari ere erreparatu dio Zufiak. Amaitzeko, Kalera, kalera dinamikan emakume errepresaliatuek izandako presentzia nabarmendu du.

Hurrengo podcasta

Kristina Morales: "Atzerritarrekin berdintasunean egoteko ahalegina garrantzisua da"

al. Urt 9 , 2017