IRRATIAK IRRATIA: Bilbo Hiriako Ane Zabalak Tolosaldeaz duen ezagutza neurtu dute Atariakoek

Abenduak 23. eguna du gaur, azken ostirala da, beraz. Gogoan baduzue, irailean hileko azken ostiraletako tarte berria estreinatu genuen. Irratiak irratia izenez bataiatu genuena eta esan genizuen hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo dietela, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburua dugula. Irailean, Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Zarauzko Arraio irrati libreko Marlen harrapatu zuen telefonoz eta irrati barneko zenbait txutxu-mutxu atera zizkion. Urrian huts egin genuen, baina iraileko elkarrizketatuei azaroko elkarrizketatzaile izatea egokitu zitzaien, eta Arraiokoek telefono txantxa egin zioten Atariako Iñigo Terradillosi. Abenduan, berriz, Atariakoak izan dira elkarrizketatzaileak eta Tolosaldeaz zenbat dagkien jakiteko azterketa egin diote Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalari.

Hurrengo podcasta

Hankak lurrin - Gabonak...

lr. Abe 24 , 2016