Anari: “Abestia nondik sortu dudan azaltzen dut, baina nork berera darama”

Bere burua definitu omen du Anari Alberdik orain arte argitaratu dituen bost diskoen bidez. Lehenengo diskoa Gasteizen egin zuen, Azkoititik kanpo; Habiak bikoteari buruzko gogoeta izan zen; eta Zebra bakarrik egotetik eginiko gogoeta. Zure aurrekari penalak diskoak osatzen zuen Anariren orain arteko ibilbidea, estudioko grabazioei zegokienez. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu abeslari gipuzkoarrak, rock elektriko gordinaz eta hitz landu eta zainduez baliaturik, eta horri gehitu dio Epilogo bat izeneko lana. Bihar Oiartzunen eskainiko duen emanaldiaren harira, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak hitz egin du Anarirekin.

Hurrengo podcasta

Beñardo Goietxek, Olentzero partikularrak, gabon giroko doinuak ekarri dizkigu opari

og. Abe 22 , 2016