Irantzu Lekue: “Artea urrun dago kaleko jendearengandik, partaidetzak hurbil dezake”

Zer utziko du Donostia 2016k etorkizunerako? Nolako urtea izan da donostiarrentzat nahiz gipuzkoarrentzat orokorrean? Zenbateraino bete dira urte hasieran izan zitezkeen itxaropenak edo usteak? Galdera horiei eta kulturaren inguruko bestelakoei erantzuteko asmoarekin #10mila Joan-Etorrian instalazio artistikoa jarriko du Irantzu Lekue artistak abenduaren 29an Saguesen. Barruan mezu bana gordetzen duten beirazko 10.000 botilak osatuko dute interbentzioa, eta horri buruzko xehetasunak eman ditu Lekuek berak Halabedi Bi irratian. Igor Goikoleak hitz egin du Lekuerekin, eta haren hitzei egin diegu lekua gurean.

Hurrengo podcasta

BERTXOKO Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

az. Abe 21 , 2016