“Kartelean bertsolari gisa agertzeak harrotasun puntua ematen du”

Gaur iluntzerako plan proposamen bat ekarri dugu Zebrabidera, izan ere, gaueko hamarretatik aurrera, Bergarako bertsolari txapelketa izango da bertako gaztetxean. Honako bertsolariak lehiatuko dira: Jon Patxi Aiastui, Jon Altuna Oxan, Enaitz Alustiza, Unai Aranabal, Iñigo Arzelus, Gari Lopez de Muniain eta Eñaut Uriarte. Gai jartzaile lanetan Ibon Leibar Txinbo arituko da. Bergarako Kopla Barik bertso eskolak antolatu du txapelketa eta bertako bi kiderekin hitz egin dute Txapa irrati libreko lagunek.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Yus Nacerrekin, amazigh-en musika entzun eta beraien kulturara hurbildu gara

ol. Abe 16 , 2016