Giltzapeko zenbaiten artelan erakusketaz hitz egin du Ana Revueltak

Marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo-film bat. Donostia 2016k antolatuta, azaroaren 17an Koldo Mitxelena kulturunean zabaldu zuten Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketa. Baina erakusketaren irekierak baino, bertan egon behar zuten hiru artelan zentsuratu izanak harrotu zituen hautsak. Euskal preso politiko eta preso ohiek egindako obrak dira hirurak, eta, Donostia 2016ko arduradunek aitortu dutenez, ez dute inorentzat mingarria izan daitekeen edukirik. Egileen izenak ez dituzte jakinarazi, baina Pablo Berastegi kultur hiriburutzako zuzendari nagusiak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak aurkezpenean iradoki zutenez, izen horiek berek eragin dute obren zentsura. Baina sortu den zalapartaz harago, erakusketa horretan ikus daitekeenaz aritu nahi dugu guk, eta Halabediko Jon Aranburuk Ana Revueltarekin hitz egin du horretaz gaurko sormenaren tartean.

Hurrengo podcasta

ANARKOFOLKA (5) - Ugly Bastards, Alferrikako Bizien Jabe, Pedals on our Pirate Ships, Vradiazei, We The Heathens, Gartxot,...

og. Abe 15 , 2016