PIPERPOLIS: Bide Ertzeanen “Zutaz kantatzeko” lana bide lagun

‘Zutaz kantatzeko’ liburuak Bide Ertzean taldearen ibilbidea CD bilduma batean batu du Jon Eskisabel kazetari eta idazleak. 18 urteko ibilbideari 14 abestiko lan bat dakar, argitaratu gabeko lanekin, bertsio berriekin eta zuzenean egindako hainbat moldaketekin. Gaurko saioan Jon Eskisabel eta Imanol Ubeda izan ditugu bide lagun. Idatzitakoaz, kantatutakoaz eta azken bitxikerien inguruan berba egin dugu. Lan onen ostean taldeak etenaldi mugagabe iragarri du, agur kontzertuak ematen dabiltza eta ostegunean, hilak 15, Bilboko kafe Antzokian izango dira.

Hurrengo podcasta

BERTXOKO Lagun berriak, Xenpelar eta Bertso-Top

az. Abe 14 , 2016