Aste honetako ‘Argia’: nota Foru Gobernuari, kontsumo moduak eta euskal mundu anormala

Nafarroako hamalau gizarte mugimendurengana jo du Xabier Letonak Foru Gobernuaren 16 hilabeteko kudeaketaren balorazioa eskatzeko. Gehienek kontuan hartu dituzte Uxue Barkosen gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina askoz gehiago egin behar dela ere nabarmendu dute. Erreportaje horren berri ekarri du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia-ren aste honetako alea aurreratzerakoan. Horrez gain, Irati Sarasuak kontsumo ohiturez bi lagunekin egindako esperimentua ere amaitu du. Baita Marijo Deograciasek Praktikatu eta bizi jardunaldien hirugarren edizioaz idatzitako kronika ere.

Hurrengo podcasta

KOLAX bertsotan

az. Abe 14 , 2016