Aste honetako ‘Argia’: Mikel Zabaltzaren oroitza, kazetaritzaren argi ilunak eta postpornoa

Pasa berri den urtemuga bati begira jarri gara Argia astekariaren aurrapena egin eta azaleko gaia aipatzerakoan. Azaroaren 26an bete baitziren 31 urte Mikel Zabaltza Guardia Zibilek Intxaurrondon torturatu eta erail zutenetik. Miel Anjel Elustondok haren arreba Lurdes Zabaltzarekin hitz egin du eta Estitxu Eizagirre zuzendariak elkarrizketa hori aurreratu digu gaurkoan. Horrez gain, Unai Break Ignacio Escolar kazetariari egindako elkarrizketa ere aipatu du, kazetaritzaren argi ilunez Deustuko Unibertsitatean eskainitako hitzaldi baten ondoren harrapatu zuen. Amaitzeko, Danele Sarriugartek Elena Urko aktibista transfeministarekin postpornoaz edo pornoan egiazko gorputzek duten errepresentazioaz izandako solasaldiko zenbait perla aurreratu ditu Eizagirrek.

Hurrengo podcasta

Kepa Mendia: "Euskara merkataritzan sartzeko, geuri dagokigu zerbitzua euskaraz eskatzea"

az. Abe 7 , 2016