IRRATIEN TARTEA: Ugandako gospel musika, Amaiurko gaztelua eta pilotari profesionalak

Ugandako umezurtz-etxe batean sortutako Aba Taano gospel musika taldea hiru emanaldi eskaintzekoa da Baztango eta Bortzirietako eskualdean. Sarreran eta emanaldiak bukatzerakoan borondatea eskatuko da, biltzen duten dirua aipatutako umezurtz-etxe horretara bideratzen baitute. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Iruñean oraindik ikusgai dagoen Amaiurko azken gazteluaren inguruko erakusketarako gonbita egin du. Amaitzeko, Berako bi pilotari gazteri Aspe enpresak kontratua egin diela eta profesionalen mailan jokatzeko aukera izango dutela nabarmendu du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Espainiako Konstituzioa arrotza bazaigu, zein da independentziarako gure bidea?

ar. Abe 6 , 2016