KAIOLATIK Iñigo Aramendi 2016-12-02

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetako saioan ere Zarauzko harrobia landu dugu. Izan ere, Iñigo Aramendi  gaztea etorri zaigu gela arroxera bixitan. 19 urteko zarauztarraren etxean beti izan dira musika zaleak, eta berari zaletasun hau barneratu diote, 13 urte inguru zituela Daft Punk, Gorillaz edota Eric Prydz bezalako artistekin hasi zen doinu elektronikoak entzuten. Geroxeago programa ezberdinekin saltseatzen hasi zen eta 15 urterekin bere lehen kontrolatzeilea eskuratu zuen. Hortik aurrera lagun artean, institutuko festetan, ezkontzetan…. astindu ditu gerriak. Estilo elektroniko ugari maite ditu, baina nahasterakoan Techno doinuek betetzen dute gehien. Aste honetako saioan bera ezagutzeko parada izan dugu!!! On egin eta UP THE KAIOLS!!!!!!!

 

Hurrengo podcasta

HALABALOOZA #06

ig. Abe 4 , 2016