POTTO: Bizkaiko Txapelketak ez du etenik

Bizkaiko Txapelketak ez du etenik; POTTO irratsaioak ere ez! Finalaren atarían saio bakarra falta da, eta Larrabetzun erabakiko zeintzuk izango diren Bilboko final handian kantatuko duten Bertsolariak. Bik jada lortua dute zuzenean Miribillarako txartela: JONE URIAk eta BEÑAT UGARTETXEAk.
Aste honetako POTTO irratsaioan, Basaurin jokatutako Bizkaiko Txapelketaren bigarren finalaurrekoa aztertu dute Josuk eta Erlantzek, eta saio horretako irabazlea elkarrizketatu dute (BEÑAT UGARTETXEA). Euskararen egunaren aitzakian, bertso-agenda mardula ERE eskaini dute. Biba BERTSOA!

Hurrengo podcasta

KAIOLATIK Iñigo Aramendi 2016-12-02

ig. Abe 4 , 2016