Aste honetako ‘Argia’: harpidetza eredu berritua, Standing Rockeko aborigenak eta June Fernandez

“Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna”. Esaldi horrek laburbiltzen du Argia-k indarrean jarri duen harpidetza eredu berria. Jada, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Xehetasunak astekarian jaso dituzte eta horren berri eman du Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Pello Zubiriak Net Hurbil atalean jorratutako Standing Rockeko aborigenen erresistentzia mugimenduari buruzkoak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Danele Sarriugartek June Fernandez idazle eta kazetariari egindako elkarrizketa aurreratu du, besteak beste, 10 ingobernables liburua.

Hurrengo podcasta

Joxe Mari Agirretxe: "Euskarak komunikatzeko balio du, baita mundu berri bat aldarrikatzeko ere"

az. Aza 30 , 2016