‘Bilgune kontari’: azaroaren 25a, turkiar eta kurduekiko elkartasuna eta ‘Laura esaten zioten’

Azaroak 28. eguna du gaur, igaro da beste urte batez azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Milaka lagunek hartu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietako kaleak indarkeria matxistaren kontra egindako mobilizazioetan. Antolakuntza eta konpromisoa aldarrikatu ditu mugimendu feministak, emakumeok ere ongi bizitzea merezi dugulako, indarkeriarik gabe bizitzea, alegia. Ba egun horrek utzitakoei eta Bilgune kontari-n bildutakoei errepasoa egiteko, Oihana Etxebarrieta batu da gaurko saiora.

Hurrengo podcasta

"Ardura handia da 'Pasaiako badia' dokumentala egin eta zabaltzeko duguna"

al. Aza 28 , 2016