Aste honetako ‘Argia’: haurren aurkako indarkeria, Jone Goirizelaia eta euskara transmisioa Gasteizen

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete Argiakoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo Aitziber Bañuelosek, eta Estitxu Eizagirrek gurean aurreratu du erreportajea. Horrez gain, Jone Goirizelaiak Aleak antolatutako azaroaren 11ko solasaldian esandakoetatik zenbait pasarte aipatu ditu Eizagirrek. Amaitzeko, Gasteizen euskararen transmisioan gurasoek duten jarreraz aritu da.

Hurrengo podcasta

GURASOAK Neskak eta mutilak

az. Aza 23 , 2016