Biharko ‘Gaur8’: tsunamiez kontzientziazioa, ‘Bizitzaz blai’ eta Eltziegoko gaiteroak

Tsunamien inguruko kontzientziazioak milioika lagun salbatzeko gaitasuna duela eta, horren bueltako lehen nazioarteko eguna ospatu berri dutela jaso du Jose Angel Oriak Gaur8 astekarirako idatzi duen erreportajean. Xabier Izaga kazetariak aurreratu ditu bertako edukiak gurean. Horrez gain, Errezilgo Udalak, Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak eta Harremanak elkarteak elkarlanean sustatugako Bizitzaz blai hezkidetza egitasmoaz Amagoia Mujikak idatzitakoak ere aurreratu ditu Izagak. Amaitzeko, In fraganti elkarrizketa atalean harrapatu dituzten Eltziegoko gaiteroen inguruko xehetasunak kontatu ditu.

Hurrengo podcasta

ERREPASO KRITIKOA: Donald Trumpen garaipenak eragindako beldurra eta sexu erasoak

ol. Aza 11 , 2016