Lur Gil: “Ikusteko dago zein neurri hartuko diren MSTren aurka, baina mugimendua goraka doa”

Joan den ostiralean, Brasilgo Polizia Florestan Fernandes eskolara tiroka sartu zen. Formatzaileen formakuntzarako nazioarteko ikastaroan parte hartzen ari zen gure kolaboratzailea den Lur Gil bertan, Askapena erakunde internazionalistaren izenean. Formazio politikoa emateko trebakuntza jasotzen ari dira mundu osotik joandako 87 lagun bertan. Ba klasean zeudela, bi tiro entzun zituzten, eta berehala MSTko bi kide joan zitzaizkien eta Polizia Federala eskolako atearen aurrean zegoela esan zieten. Poliziaren jarrera oldarkorra ikusita, negoziatzeko aukera urriak zeudela jakitun, gelan sartuta geratzeko esan zieten, eta hantxe egon ziren lau orduz. Ba egonaldi horren inguruko xehetasunak Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleari kontatu dizkio Gilek.

Hurrengo podcasta

Ilazki Gainza: "Helduok txipa aldatu behar dugu haurrek jostailuei erabilera sexista ez emateko"

az. Aza 9 , 2016