TERTULIA: prest al gaude geure zahartzaroaren kudeaketaz erabakiak hartzeko?

Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familiak elkarte bat sortzen ari direla jakin berri dugu. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei eskaintzen dieten arreta ez dela behar bezalakoa uste dute. Aldarrikapenak zuzenean azaltzeko bilera eskatu diote Bizkaiko Gizarte Ekintza diputatuari. Asteak daramatzate protestetan eta lan uzteetan murgilduta, artatu behar dituzten guztiei kalitatezko arreta eskaintzeko aukera ematen ez dien lan karga dutelako. Lan gatazka horri erreparatu nahi diogu gaurko tertulian, baina harago jota zahartzaroaz hausnartu nahi genuke, bereziki, zahartzeko joera geroz eta handiagoa duen gure gizarte honek adinekoei eskaintzen dizkien aukera mugatuez. Oihana Bartrarekin, Mikel Goñirekin eta Oier Imazekin hausnartu dugu horretaz.

Hurrengo podcasta

Josu Oiarzabal: "Aralar ezagutzen dugun eran mantentzea bermatzeko proposamena da gurea"

og. Aza 3 , 2016