Josu Oiarzabal: “Aralar ezagutzen dugun eran mantentzea bermatzeko proposamena da gurea”

Published On azaroa 3, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Enirio Aralar Mankomunitatearen zuzendaritza batzordeak irail erdialdean eman zion onarpena Aralarren pista berri bat eraikitzeari. Bide hori Jentilarri inguruan hasiko da, gaur egungo pistan, eta Goroskintxuko txabolara ailegatuko da. Gai horrek albiste iturri bihurtu du Aralar azken hilabeteotan. Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua dela eta posizio asko jarri direlako mahai gainean. Batetik, artzainek mendiko artzaintza baldintza duinetan aurrera eramateko beharrari eusten diote; bestetik, kontserbazioaren aldekoek, eraikuntza horrek eragingo lituzkeen ondorioez ohartarazten dute. Batzuen eta besteen iritziak hona ekarri eta adostasunerako punturik bat ote dagoen arakatzen saiatuko gara gaurkoan, eta gurean izan dira Josu Oiarzabal artzaina eta Arkamurka natura elkarteko Aitziber Sarobe.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.