Marijo Deogracias: “Egunkarien audientzia handiena digitala da, baina diru iturri txikiena dute hortik”

Prentsaren paperezko formatua gainbeheran dela behin baino gehiagotan esan izan da gurean. Internetek edo gailu mugikor digital berriek eragin diotela ez da zalantzarik, seguru asko. Baina zer egiten dute egunkariek testuinguru horretaz jakitun direnean? Zer egiten ari dira, adibidez, sakelako telefonoetan? Zein erronka dituzte? Galdera horiei guk baino hobeto erantzun die Marijo Deograciasek gaurko komunikazioaren tartean. Horretarako, Reurters Institutek egindako Digital New Report txostena hartu du abiapuntu gisa eta mugikorren informazio-kontsumoaren hazkunde geraezina ikusita egunkariek darabiltzaten estrategiak aipatu ditu. Besteak beste, Digitaro jardunaldietan eta Berria egunkarikoek euren sakelakoetarako aplikazioa aurkezterakoan egindako mahai inguruko ideiak ekarri ditu.

Hurrengo podcasta

Itsaso Pagoaga, mini munduen eraikuntzaz, Txapan

az. Aza 2 , 2016