IRRATIEN TARTEA: Euskararen urtaroa, mugaz gaindiko proiektuak eta agenda

Hamabost egunez hainbat ekintza egin ondoren, asteburuan burutu da Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroaren egitaraua. Bertan ateratako gogoeten berri ekarri du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek irratien tartera. Makean ospatutako amnistiaren egunaz, eta Bizi mugimenduak egin dituen gogoeta egunez ere hitz egin du. Horrez gain, Laia txokolategiari Parisen eman dioten sariaz eta Kintoan barna mugaz gaindiko mendialdeko proiektuaz aridu da Bidart. Amaitzeko, ohi duenez, agendari lotutako zitak ere nabarmendu ditu.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': sindikatuen ajeak, okupazioa Sao Paulon eta Susana Talayero artista

az. Aza 2 , 2016