Aste honetako ‘Argia’: sindikatuen ajeak, okupazioa Sao Paulon eta Susana Talayero artista

Arlo sindikalera begira jarri dira Argia astekariko lagunak aste honetako astekariko azalera ekarri duten gaia lantzerakoan. Estitxu Eizagirre zuzendariak aurreratu du Urko Apaolazak horretaz egin duen erreportajea gurean. Horrez gain, Sao Paulon etxegabeen egoerari aurre egiteko antolatutako okupazio mugimendu indartsuaz Lander Arbelaitzek idatzitakoen berri ere eman du. Amaitzeko, Danele Sarriugartek Susana Talayero artistari egindako elkarrizketa aipatu du Eizagirrek.

Hurrengo podcasta

Jon Liguerzana: "Egoera okertu egin da, senideak isolatuago ditugu"

az. Aza 2 , 2016