SOINUGELA: “Lemoa, hauxe da gure kantua”

Pettik 2008an Bonberenean grabatutako “Awañak” zuzeneko diskoan agertu zen “Xalbadorren heriotzean” kantu ezagunaren bertsio ederra izan da saioa hasteko aukeratu dugun Urrezko kantua. Jarraian,  Leon Russel, Lemoa (Hauxe da gure kantua) diskotik zenbait kantariren kantuak entzun ditugu: Eskean kristo, Estankona, Mikel Urdangarin, Beira taldea eta Rafa Rueda, besteak beste. Euskal Herritik apur bat urrundu eta Christy Moore, Electric Flag, Wilko, Lou Reed eta William Bell ekarri ditugu gurera. Amaitzeko, saioaren azken txanpan, 80ko hamarkadan Anje Duhaldek grabatutako zenbait lanetatik hartutako kantuak izan ditugu entzungai, berrargitaratu berri direnak.

Hurrengo podcasta

ERRO TA BERRI - Vinicio Capossela, Depedro, María Arnal i Marcel Bargés, Musika Bizian...

ol. Urr 28 , 2016