‘Organismo bizidunen agentzia’: gizakien lorratzaren ondoriozko natura berria

Joan den ostiraletik Tabakaleran ikusgai dagoen Organismo bizidunen agentzia erakusketak egitura sozialen eta naturaren arteko harremanak hartzen ditu abiapuntutzat, arte garaikidearen ikuspuntutik. Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak. Sortzaile horiek nork bere ikuspuntutik heltzen diote gizakiok munduan uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari delako, natura modu berria sortzen. Baina erakusketaren eta bertan ikusgai dauden obrez gehiago jakiteko, Gasteizko Halabedi irratiarekin bat egin dugu, zenbait ostegunetan egiten duen eran, Jon Aranburu batu zaigulako gaur ere sormenaren tartera, eta Ana Revuelta arte kolaboratzailea egon delako berarekin.

Hurrengo podcasta

Mikel Azkarate: "Baratzea ez da lehenaldikoa, guk lurrarekin gaur egungo harremana nahi dugu"

og. Urr 27 , 2016