TERTULIA: eraso homofoboen aurkako legediaren eta heziketaren beharra

Asteburuan gertatutako eraso lesbofoboaren aurka, Gasteizko mugimendu feministak eta Transbollomariak salaketarako deialdiak egin ditu: etzi, goizeko hamarretan agerraldia egingo dute erasoa gertatu zen Logia tabernaren parean, eta arratseko zortzietan, berriz, manifestazioa egingo dute Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta. Zoritxarrez, Gasteizkoa ez da kasu isolatua, joan den ostiraleko Gipuzkoako Hitzan irakurtzen baikenuen Irungo Eskina Mosku tabernako jabeak hiru urtean pairatu behar izan duela jazarpen homofoboa. Egoera horren aurrean, LGTBI kolektiboaren diskriminazioaren kontrako lege bat eskatu du Gehituk. Ba horretaz hausnartu dugu gaurko tertulian, Miren Azkaraterekin eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Paul Nicholson: "Elikadura geure eta naturaren osasuna da eta enpresek kontrolatzen dute"

ar. Urr 25 , 2016