“Kide ugariko familiei dituzten aukerez aholkularitza ematen diegu”

Kide ugariko familien errealitatea ezagutu dugu gaurko saioan. Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. Kide ugariko familiak dira hiru seme-alaba edo gehiago dituztenak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 21.000 familia inguru dira. Sinetsita gaude batasunetik indarra sortzen dela, eta indarra da kide ugariko familiek behar dutena euren ahotsa entzunarazteko eta euren eskubideak errespetarazteko. Hirukide 1999an sortu zuten, Arabako Ausarki, Bizkaiko Lasterbide eta Gipuzkoako Liluraldi elkarteak batuta, eta kolektibo konkretu horren eskubideak defendatzen dihardute politika, instituzio, gizarte, komunikabide, enpresa eta bizitzaren arlo guztietan. Euretako batek Bergarako Txapa irrati libreko lagunei emandako xehetasunak ekarri ditugu gurera.

Hurrengo podcasta

Ane Diaz: "Arantzak badaki bere bakartzea legez kanpokoa dela eta tentsio handiz bizi du"

az. Urr 19 , 2016