IRRATIEN TARTEA: Sagardia Goñi sendiaren hezurdurak, Euskadi sariak eta ‘Nafarroa Oinez’

Ikusmin handiz atera zituzten urriaren 12an Legarrea leizetik duela 80 urte hara botatako Juana Jose Goñi eta bere sei seme-alaben azken hezurdurak. Aranzadiko Pako Etxeberria eta Lourdes Herrasti aritu ziren zeregin hori koordinatzen, eta azaldu dutenez, orain gorpuzkinak laborategira eraman eta informe tekniko bat egingo dute «egia ofiziala» jakin dadin. Albiste hori ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Fernando Mikelarena Berako historialariak Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936; Responsables, colaboradores y ejecutores liburuagatik jaso duen Euskadi saria ere aipatu du. Amaitzeko, datorren urtean Lesakako Tantirumairu ikastolak Nafarroa Oinez festa antolatzeko jaso duen lekukoaz hitz egin du Eneterreagak.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: pobrezia ez da urruneko errealitatea eta gertuko politikak behar ditu

ar. Urr 18 , 2016