Adesalambrar 2016ko Urriaren 18a

Gaurko saioan ere irratsaioaren ohiko egitura mantendu dugu. Asteko kronikan, Kolonbiako bake prozesua, Irakeko gobernuak EI-koaren kontra Mosulen hasi duen ofentsiba, EZLN-k hauteskundeetan parte hartzeko hartu duen erabakia eta beste hainbat berri jorratu ditugu.

Ondoren, elkarrizketaren atalean, Arancha Chacon elkarrizketatu dugu, Saharar emakumeekiko euskal elkartasun sareko kidea elkarrizketatu dugu. Joan den astean, Sahara okupatuan jardunaldi batzuetan parte hartzera zihoala, kanporatu egin zuen marokoko estatuak. Honi buruz aritu da, baita Saharar herriaren egoeraz ere.

Azkenik, kolaborazioaren tartean, Haizeak Brasilera eraman gaitu, bertako egoera aztertuz: estatu kolpe istituzionala, erresistentzia, MST…

Hurrengo podcasta

KOLAX kartoiak hizkuntzak liburuak txotxongiloak

ar. Urr 18 , 2016