EGUNEKO ADIERAZPENAK: Info7 irratiaren 10. urtemugako musika festa bikoitza

Info7 irratikoek 10. urtemuga ospatzen dihardute, urte osoan ari dira ospakizunetarako ekintzak antolatzen. Oraingo honetan, entzule, bazkide, lagun eta kolaboratzaile guztiak elkartu nahian, musika bueltan topa egiteko zita proposatu dute, eta kontzertu bikoitza antolatu dute. Gaur, 18:00etatik aurrera, Garoa Liburu dendan Morau, Izaro eta La Chula Potrak eskainiko dute emanaldia, eta azaroaren 18an Joseba Tapiaren proiektu berria ezagutzeko aukera izango da Le Bukowskin tabernan, Tapia eta besamotzak deitutako proiektua, hain justu. Kontzertu bikoitz horri buruzko xehetasunez galdetzeko gonbidatu dugu gurera Info7 irratiko esatari Amaia Zurutuza.

Hurrengo podcasta

ERREPASO KRITIKOA: Kolonbiako bakegintza, eraso matxistak eta Gasteizko Legebiltzarraren osaketa

ol. Urr 14 , 2016