Biharko ‘Gaur8’: Boudour Hassan, Jon Ander Alonsoren antzerkia eta ‘Jendaurrean erabili’

Published On urria 14, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Boudour Hassan palestinarraren idatzia jaso dute Gaur8 astekariaren biharko alean, eta Xabier Izaga kazetariak aurrerapenean azaldu du Siriako gatazkak aldatu egin duela emakume palestinar ekintzailearen ikusmoldea. Horrez gain, Oihane Larretxeak egindako erreportajearen berri ere ekarri du Izagak gurera eta azaldu du Jon Ander Alonso donostiarrak ikus-entzunezko antzerki bat egiteko proiektua duela, heriotzaren gainean hausnartzeko. Amaitzeko, Soziolinguistika Klusterrak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak duela bi aste aurkeztutako Jendaurrean erabili proiektua-z hitz egin du Izagak, proiektuaren zuzendari Eduardo Apodakarekin hitz egin baitute astekarikoek.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.