IRRATIEN TARTEA: fracking debekua, errepresioa, landa eremuko berriak eta agenda

Frackingaren inguruko azken berriak ekarri ditu Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gasteizko herri harresiagatik auzipetutakoen epaiketan izandako azken nobedadeen berri ere eman du, eta biharko Hispanitatearen egunaren harira Gasteizen antolatutako herri eskolak ere aipatu ditu. Goikoleaz gain, Esan Erran irratiko Lur Gil ere izan dugu irratien tartean. Hark Basaburuako Ernaizu kooperatibak jaso duen sariaz eta Ultzamako parke mikologikoko baimenen murrizketaz hitz egin du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: feminista izatea eta makillatzea kontrajarrita al daude?

ar. Urr 11 , 2016