“Gatazkaren teoria feminista ez bada, emakumeek egindako lana ahazteko arriskua dago”

Euskal Herrian estatuaren aurkako borroka armatua egitera eraman zuten arrazoiak ez dira patriarkatuaren kontrako borroka armatua egitera daramaten arrazoiak baino legitimoagoak. Aldiz, patriarkatuaren aurkako borroka pedagogiaz eta kantuz armatu behar omen da, goxotasunez eta amatasunez, estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokan ez bezala. Hitz horiek Lisipe saiakera bildumako lehen liburuaren aurkezpenetik ekarri ditugu gurera, Oihana Etxebarrieta eta Zuriñe Rodriguez daude Borroka armatua eta kartzelak lanaren atzean. Goizean aurkeztu dute Donostiako udal liburutegiko sotoan, eta primizian ekarri ditugu bi egileak Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Amaia Arotzarena: "Euskara bultzatzea nahi genuen eta ez zekitenak ere moldatu dira"

og. Urr 6 , 2016