IRRATIEN TARTEA: mugaz gaindiko proiektuak, epaitegietako berriak eta agenda

Mugaz gaindiko zenbait proiektu aipatu ditu Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Batetik, Luzaide eta Arnegiko eskola proiektua, eta, bestetik, mendialdeko hainbat herriren artean sustatuko dutena. Epaitegietako albisteetara jota, berriz, hirigune elkargo bakarraren aurka zenbait hautetsik jarritako errekurtsoa atzera bota dutela nabarmendu du. Horrez gain, Frantzian heldu diren azaroan eta abenduan izango diren enpresa txikietako hauteskundeetan LAB ez aurkezteko errekurtsoa aurkeztu zuen CGT sindikatuak, baina atzera bota dutela azaldu du Bidartek. Emilie Martinen aurkako euroagindu eskaera zertan den ere azaldu du. Amaitzeko, presoen egoeraz eta bergizarteratzeaz eskainiko duten film bati buruzkoak kontatu ditu.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': ARGIA Eguna, Marwan Abdulal eta 'Kau Kori Kura'-ko Mikel Aizpurua

az. Urr 5 , 2016