IRRATIEN TARTEA: Lesakako lan heriotza, Aroztegiako auzia eta Kepa Junkera Zugarramurdin

Zalain Transformados lantegian izandako lan istripuan hil zen Agustin Portu, 64 urteko langilea irailaren 28an. Heriotza hori salatzeko eta familiari elkartasuna adieraziz, bi orduko geldialdia egin zuten langileek irailaren 30ean eta 24 orduko greba atzo. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, aipatu du Joseba Otondo eta Garbiñe Elizegi, gaur egun eta 2011tik 2015era Baztango alkate eta Baztango Batzar Nagusiko lehendakariak hurrenez hurren, deklaratzera deitu dituztela ostegunerako Iruñera, Palacio de Arozteguia SL enpresak prekarikazio delitua leporatzen die. Amaitzeko, Kepa Junkerak joan den asteburuan Zugarramurdiko leizean eskainitako kontzertu bereziaren kronika egin du Eneterreagak.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: kontserbadoreen eta negozio zaleen trikimailuak, abortu eskubidea ez aitortzeko

ar. Urr 4 , 2016