IRRATIAK IRRATIA: Arraioko berri kontatu dio Marlenek Antxetako Aitziber Zapiraini

Tarte berri bat estreinatu behar dugu gaurkoan, entzule. Aurreko bi denboraldietan, hileko azken ostiraletan, Mirari Martiarenaren bisita izaten genuen, eta hilabeteko Mirarikeriara hausnarketa interesgarriak ekartzen zizkigun, umore puntuarekin beti ere. Denboraldi honetan ere hartuko dugu tartea Martiarenaren ekarpenak gurera ekartzeko, baina oraingoz estreinatzera goazen atal berria aurkeztuko dizuegu. Irratiak irratia izenez bataiatu dugu, eta hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo diete, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburuz. Tartea estreinatzeko, Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Zarauzko Arraio irrati libreko Marlen harrapatu du telefonoz.

Hurrengo podcasta

Txibierroak uluka #50 Txibierroak uluka 'deluxe'

al. Urr 3 , 2016